Ekodiseinu gela enpresa bila dabil

Leire Kortabarria 2009ko abe. 17a, 11:13

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoaren Ekodiseinu gelako ikasleek enpresetan lan egiten dute, eta ikasturtearen unea ailegatu da oraingoan ikasle horiekin lan egin nahi duten enpresekin hartu-emanetan hasteko. Enpresa horiekin elkarlanean, produktuek ingurumenean eragin txikiagoa izan dezaten diseinatzen laguntzen diete ikasleek.

Ekodiseinu gela 2004an sortu zuten Ihobe sozietate publikoak, Foru Aldundiak eta MUren Eskola Politeknikoak. Gela horretako ikasleek ekodiseinua ikasten dute; eta, urtarriletik irailera, enpresekin jarduten dute, euren proiektuak interesa duten enpresetan aplikatuz.

Orain arte, 26 ikasle ibili dira gela horretan, eta hainbat enpresatan 30 proiektu landu dituzte: tartean egon dira Fagor Arrasate, Etxetresna Elektrikoak, Automation eta Hometek; Matz-Erreka; JMA; Cegasa-Solac; eta baita bailaratik kanpoko enpresa ezagunak ere, hala nola CAF, Insalus, Laster edo Urbil merkataritza-gunea.

Orain, hain zuzen ere, ekodiseinuan interesa duten enpresa bila dabiltza, ikasleek lan hori egin dezaten. Bestalde, 2010-2011 ikasturtean, berritasun bat izango dute: master bat egiteko aukera emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak