Patxi Lopezek adierazi duenez, Besaiden egitea erabaki dute ekitaldia, bertan hiru probintziak batzen direlako, eta euren asmoa, euskal hiritar guztien batasuna bilatzea delako. Hitzaldian, EAJ eta PPri hainbat kritika egin dizkie, konfrontazioa bilatzen dutela esanez, eta gaineratu du berak politika hemendik egingo duela, ez Madrildik.
Gizartearen aldaketarako gogoa nabaritzen duela ere gaineratu du.