Aramaio
Apirilak 23, eguena- 18:00etan ipuin-kontalaria liburutegian.
- Ipuin lehiaketako sari banaketa, 19:00etan, kultur etxean.
Aretxabaleta
Atxabaltan be leidu ekimena.
Apirilak 24, egubakoitzaArrasate
Biblioteca en Guerra erakusketa zabalik dago Kulturaten hilaren 30era arte.
Apirilak 23, eguena
- Intelektualak eta antifaxismoa Espainiako gerra zibilean hitzaldia entzun ahalko da Kulturaten, Euskaltzaindiaren bibliotekako zuzendari Pruden Gartziaren eskutik.
- Alaitz Muro eta Agurtzane Villateren eskutik, Otsoen kontuak haurrendako ipuin kontaketak izango dira Santa Marinako liburutegian (18:00).
- Hezkuntzaren aldeko mundu kanpainaren astearen barne, ekitaldia Arrasateko plazan, 11:00etan.
- AEDren Literatur Lehiaketen sari banaketa.
- Munduko kontu kontalariak izango ditugu Kulturaten: egubakoitzean, 11:00etan eta 19:00etan.
Apirilak 29, eguaztena
- Azken urteetan zeresana ematen dabilen biblioteketako kanona jorratuko duen hitzaldia izango da: Pagar por leer en la biblioteca pública, hain zuzen. Blanca Calvo Guadalajarako biblioteka publikoko zuzendaria izango da hizlaria.
Bergara
Apirilak 23, eguena
- Lupe Lekuona
ipuin kontalariak lehen mailako umeei ipuinak kontatuko dizkie. Herriko ikastetxeekin harremanetan jarri dira horretarako, eskola ordutan izango dira-eta emanaldiak.
- Seigarren mailako ikasleen artean lehiaketa egin dute. Gazte literaturaren gaineko galdetegi baten oinarritutako lehiaketa izan da. Hala, erantzun egoki gehien egiten dituenak saria jasoko du eguenean.
- Liburutegia San Martin plazara aterako dute goiz eta arratsaldez.
Elgeta
Apirilak 23, asteazkena
- Goizean zehar, bisita gidatuak liburutegira.
- Arratsaldean zehar, liburuak herriko plazan.
Apirilak 25, zapatua
- 11:00: Liburuak edozeinek ikusteko moduan herriko plazan
- 12:00: umeendako ipuin kontalaria, Marije, udaletxeko *ipuin txokoan
- 17:00: umeendako ipuin kontalaria, Esti, udaletxeko *ipuin txokoan
- 18:00: helduendako eta gazteendako Kontu Kantoi taldea Espaloian
*Udaletxeko pleno aretoa. Egun horretarako apainduta egongo da
Eskoriatza
Kataia eten barik egitasmoa.Apirilak 24, ostirala
- 18:00etatik aurrera LIBURU AZOKA: 1 ekarri, 2 eruen
- 18:30 Abesbatzak herriko plazan: Arizmendi abesbatza eta Beheko Errota musika eskolako abesbatza
- 22:30 Koldo Amestoyren ipuin kontaketa, unibertsitatean.
- Hezkuntzaren aldeko mundu-kanpainaren aldeko ekitaldiak.
Apirilak 27, astelehena
- 19:00 "Bidaia intimoak" dokumentala, kutur etxean.
- 19:00 Jon Maiaren hitzaldia: Extremaduratik euskararen herrira (Riomundo). Kultur etxean.
Apirilak 29, asteazkena
- 19:00 Mahai-ingurua: Kanpotik nator, baina bertakoa naiz. Kultur etxean.
Oñati
Apirilak 23, eguena- Ekitaldi berezia egingo dute liburutegian: alegia, bildumatik erretiratu dituzten liburuak oparituko dituzte. Liburutegia zabalik egongo da 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era. Hasiera batean, liburuak eguenean oparituko dituzte, eta soberan geratzen direnak egubakoitzean.
- Helduendako ipuin kontaketa saioa egingo du Jose Mari Karrerek liburutegian, 19:30ean. Hain zuzen ere, Euskal Herriko zein munduko kultura ezberdinetako ipuinak kontatuko ditu liburutegian.