Ekintza ugari Euskararen Eguna ospatzeko

Usoa Agirre 2009ko abe. 3a, 10:15
Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna da mundu guztian. Debagoienean ekintza ugari antolatu dira herri ezberdinetan. Hemen duzue herriz herri antolatu diren ekintzen egitaraua:

Aramaio

9:30-10:30 Lierni Altunak gidatuta mahai-ingurua egingo dute kultura etxean. 4-5 euskalki desberdinetako jendeak hartuko du parte.

Aretxabaleta

19:00 Euskararen Nazioarteko Egunerako gertatutako idatzia irakurriko dute lehenengo Herriko plazan. Ondoren argazkia aterako dute elkartutakoek euskararekin bat egiten dutela aldarrikatzeko, eta kantu saioari ekingo diote gero, trikitilariak lagun dituztela. Ospakizun giroarekin bukatzeko ekitaldiok txistorra mokadutxoa jango dute udaletxe zaharreko atartean.

Arrasate

17:30 Fagor Taldeko Euskara Batzordeko kideek BAGARA, ETA BAGOAZ AURRERA! lelopean ekitaldia egingo dute Kulturaten. Ekitaldi xumea, parte hartzailea eta umoretsua izango da..
18:30 Jokin Zaitegi sariketaren aurreko edizioko liburuaren aurkezpena izango da, kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Liburuaren izena Basamortua da eta Xabier Mendigurenen presentzia izango du.

Bergara

Egun osoan Ikastolen eta Euskararen Eguna ospatuko dute Aranzadi ikastolan. Ekintza ugari egingo dituzte maila guztietako ikasleek.

18:30 Hizkuntza eskubideei buruzko tailerra kultura etxean. Hizlaria: Paul Bilbao, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria.

Eskoriatza

Egun guztian zehar Eskoriatzako herriko plazan norberak egindako marrazkiak, lemak, bertsoak, poemak... zintzilikatzeko aukera egongo da.
15:30 Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasleen jaialdia. Euskal dantzak
16:00 Gaztaina erreak denontzako.
16:30 Haurrentzako ginkana eta jolasak .
17:30 Txokolate jana.

Huhezi

  • 11:00 Pailazo euskalduna, irakasle euskaltzalea. Jose Mari Agirretxe, Porrotx. HUHEZI, Eskoriatza
  • 13:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako kudeatzailea eta Eskolako ikaslea. HUHEZI, Eskoriatza

Oñati

  • Txantxiku ikastolan Argitxoren gaineko eskulanak egingo dituzte lehen hezkuntzakoek, DBHko ikasleen ipuin kontaketara joango dira gero eta dantzaldia izango dute trikitixarekin.
  • Lehen hezkuntzakoak 11:00etan plazara irtengo dira eta han bertsolariak eta herri kirolak izango dira. Arratsaldean, bigarren hezkuntzako ikasleek jaialdia egingo dute gaztelekuan, 15:00etan hasita.
  • Elkar-Hezin ekintza ezberdinak egingo dituzte egun osoan zehar: bertsoak, koplak, abestiak...
  • Errekalde Herri eskolan goizeko 10:00etan hasita haur hezkuntzako umeek egindako marrazkiak jarriko dituzte jolastokian eta jolasak egingo dituzte. Lehen hezkuntzako lehen eta bigarren ziklokoek herri kirolen lehiaketa egingo dute eta hirugarren ziklokoek rally kulturala egingo dute institutuko plazan. Bukatzeko, bertso eta kantuak eskainiko dituzte ikasle guztiek.
  • Gurasoen Euskara Taldeak kalejira egingo du 18:30ean eta euskarazko abestiak kantatuko dituzte kalez kale.

ETEO

  • 10:30-12:30 Taloak tabernan, eta taloak egiten ikasteko aukera.
  • 12:30 Trikitilariekin poteoa unibertsitate inguruan.
  • 13:30 Bertso bazkaria, Sustrai Colina eta Amaia Agirre bertsolariekin.
  • 18:30 Kalera bertsolariekin
  • 17:30 Luntxa Txaketua tabernan

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak