Nazioarteko Kontsumitzaile elkarteak, NIk, egindako ikerketaren arabera, farmazia konpainia askok botikek eragin dezaketen arriskuak eta ondorioak ezkutatzen dituzte. Botiken salmenta ugaritzeko gaixotasun baten gaineko kanpainak ere egin dituztela adierazi du Nazioarteko Kontsumitzaileen elkarteak.
Egindako ikerketetan arazo honen aurrean Gobernuek ez dutela neurririk hartzen ondorioztatu dute eta beraz, kontsumitzaileen eskubideak bortxatzen direla adierazi dute. Hemen Nazioarteko Kontsumitzaileek egindako kanpainaren gaineko informazio gehiago.