Ekainean ere, langabeziak behera

Txomin Madina Milikua 2010ko uzt. 2a, 14:34
Ekaina bukaeran 2.963 pertsona zeuden lanik barik Debagoienean, aurreko hilean baino 97 pertsona gutxiago. Langabezia tasa %9,56an kokatu zen..

Hirugarren hilabetea da langabeziak behera egiten duela. Datuak herrika aztertuz gero, esan behar da hiru herritan datuak ez direla hain onak izan, hau da, langabe kopuruak gora egin duela: Elgeta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga dira herri horiek.

Urtea hasi zenetiko datuei begiratuta, langabeziak bilakaera positiboa izan du Debagoienean: 2010eko lehen sei hilabeteen ostean, 474 langabe gutxiago daude.

Hego euskal Herrian ere behera egin zuen ekainean langabe kopuruak: 4.062 langabe gutxiago zeuden hilabete bukaeran. Lau lurraldeetan egin du behera langabeziak, Gipuzkoaren kasuan, 1.126 pertsonatan.

Herria Langabe kopurua
Langabezia tasa
Antzuola 91 (-7)
%10
Aretxabaleta 297 (-22)
%9,20
Arrasate 1.198 (-56)
%10,35
Bergara 710 (-5)
%9,90
Elgeta 31 (+6)
%6,30
Eskoriatza 206 (+1)
%9,91
Leintz-Gatzaga 12 (+2)
%9,02
Oñati
418 (-16)
%7,74
Debagoiena 2.963 (-97)
%9,56

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak