Eibar-Gasteiz autobideko lanak ia bukatuta Arabako zatian

Goiatz Arana Begiristain 2008ko ots. 6a, 12:40
Eibar eta Gasteiz lotuko dituen AP-1 autobideko lanak ia erabat bukatuta daude Arabako zatian, Arabako Foru Aldunditik aditzera eman dutenez. Gipuzkoako lanetako atzerapena dela-eta, ordea, ezinezkoa izango da oraindik autobidea bere osotasunean irekitzea.

Ia gertu dago Eibar-Gasteiz autobideko Arabako zatia. Errepidearen zati txiki batean geruza bat botatzea falta da, lan hori egitea aurreikusten zuten egunean izotza bota zuelako eta ezin izan zutelako egin. Baina hori besterik ez da geratzen egiteko eta, beraz, atzerapena oso txikia izango dela jakinarazi dute Arabako Foru Aldunditik.

Arabako Ahaldun Nagusiaren ordeko Claudio  Rodriguezek adierazi du eurei dagokien errepide zatiaren ardura hartzeko moduan izango direla 15-30 egunen buruan, baina ez dutela presarik. Eta horren harira, gogoratu du Gipuzkoako lanak atzeratuta doazela eta, arrazoi horregatik, nahita ere, ezingo dutela ireki autobidea bere osotasunean automobilentzat, oraindik.

Arabako Herrilan diputatu  Luis Alberto Zarrabeitiaren arabera, litekeena da Arabako zatia apirilean zabaltzea, debalde. Nolanahi ere, epe horren gaineko baieztapen ofizialik ez dago oraindik.

 

Urtebeteko atzerapena Gipuzkoan


Gipuzkoako zatiko lanak urte amaierarako izango dira gertu, hasiera batean aurreikusitakoa baino urtebete beranduago. Egun, Eibartik Arrasaterako zatia dago irekita autoentzat.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak