Eibar eta Zumarraga artean trena jar daitekeen aztertuko dute

Usoa Agirre 2010ko eka. 9a, 11:26
Horretarako, ikerketaren proiektua idazteko lizitazioa egin du Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez.

Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen atzo lizitazio iragarkia. Azterketak 350.000 euroko aurrekontua eta urtebeteko epea du. Proiektua idazteko eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 19an bukatuko da.

Eusko Jaurlaritzak bidalitako ohar baten dioenez, "Debagoiena da Gipuzkoan gabezia handiena duena trenbide zerbitzuari dagokionez. Gainera, Bergara eta Arrasate moduko herri garrantzitsuak ditu, probintziako enpresa garrantzitsuenetarikoak dituztenak". Hala, Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailak Eibar eta Zumarraga batuko lituzkeen trenbide sare berri bat egitea planteatzen du. Lehenengo ikerketa egin ondoren, beste ibilbide batzuen aukera ere aztertuko dute.

Ikerketa

Bidaiarien eta merkantzien garraioa aztertuko dute Zumarraga eta Eibar artean, baita inguruko herrietan ere. Ikerketa honen emaitza izango da ondoren egingo diren azterketa eta proiektuen oinarri.

Antzuolako geltokia 1893an
Antzuolako geltokia 1893an, Durango-Zumarraga trenbide linean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak