Ehiza mugatzeko legearen aurkako manifestaziora joateko autobusak irtengo dira bailaratik

Mireia Bikuña 2008ko ots. 21a, 11:16
Martxoaren 1ean, Madrilen egingo den manifestazioan parte hartzeko, Oñatiko Pago-Uso, Bergarako Oilagorra eta Arrasateko Leintze elkarteetan eman daiteke izena domeka baino lehen. Autobusa goizaldeko laurak aldera irtengo da bailaratik.

Gipuzkoako Ehiza Federazioak egin du deialdia, Espainiako Gobernuak ehiza mugatzeko esku artean dituen lege-proiektuen aurka protesta egiteko.

Kontrapasa, debekatuta

PSOEko gobernuak esku artean dituen lege-proiektuek aurrera egiten badute, "ehiza asko murriztuko da", dio Ehiza Federazioak.
Besteak beste, apeu-eper, kontrapasa eta untxi-ehiza debekatuko dituzte. "Une honetan, kostaldean kontrapasa garaia da, baina ehiztariek ezin dute ehizan egin, debekatuta dago", esan zigun Pago-Uso elkarteko ehiza arduradun Santi Arregik. Era berean, lege berriekin baserritarren lurrak eta ehiza-esparruak administrazioaren esku geratuko lirateke. "Haien asmoa da ehiza-esparruak zaintza erakundeen bitartez kudeatzea".
Gainera, ehiztarien ustez "ehiza gaietan Europako legeriarik murriztaileena dugu; besteak beste, 17 ehiza arau ezberdin eta 17 debeku-agindu ditugu".
Edozelan ere, martxoaren 9an hauteskunde orokorrak daudela kontutan hartuta eta Gobernua aldatzen bada "ez dakigu zer gertatuko den PSOEren lege-proiektuekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak