Eguraldiak okerrera egingo du

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko urt. 7a, 13:20
Eguraldi iragarpenak dio elurra 200-300 metrotara jaitsiko dela arratsaldean, eta 100 metrotara gauean. Domeka arte egingo du eguraldi hori.

Eguraldi iragarpenak dio egoera okertu egingo dela arratsaldean. Elur kota 200-300 metrotaraino jaitsiko da eta gauean, 100 metrotaraino.

Aholkuak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko departamenduak eta Babes Zibileko Zuzendaritzak aholkuak eman ditu ahalik eta ondorio txikienak izateko:

  • Eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskuratu. Euskalmet-eko webgunean sartuta edo Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako zenbaki honetara deituta: 902 112 088
  • Bidaiatzea ezinbestekoa bada, ziurtatu gurpilak, frenoak eta izotz-kontrakoa ondo daudela; kateak aldean eraman beti; erregaiaren depositoa bete eta sartu berokiak ere auto barruan. Telefonoa ere aldean eraman beti. Aurreko autoari tarte handia utzi; ez aldatu noranzkoa bapatean; bolanteari gozotasunez eragin eta martxa laburretan ibili; izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu frenoa eta utzi ibilgailuari bere inertziak aurrera egiten.
  • Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.

Eguraldi iragarpena

Datozen egunetarako eguraldi iragarpena da:

  • Osteguna, hilak 7: Elurrari dagokion abisu laranja 00tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 400 metrora kokatuko da. Arratsaldean jaitsi eta 200-300 metrora kokatuko da, gauean 100 metrora. Azken orduetan itsasmailan kokatzeko probabilitate txikia dago. Zaparrada txikiak botako ditu, noizean behin ertainak, sarriago Kantauri isurialdeko mendebaldean eta egunaren bigarren partean; trumoitsuak eta txingorrarekin batera izateko probabilitatea handia da. Kostaldean izotz
    txikia egiteko probabilitatea txikia da; barnealdean izotz txikia egingo du, zenbait lekutan handia.
  • Ostirala, hilak 8: Elurrari dagokion abisu laranja 00tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 0-100 metro inguruan kokatuko da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, Kantauri isurialdean batez ere; trumoiekaitza eta txingorra izateko probabilitatea handia da. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia.
  • Larunbata, hilak 9: Elurrari dagokion abisu laranja 00tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 0-100 metro inguruan kokatuko da. Zaparrada txikiak botako ditu, Kantauri isurialdean noizean behin ertainak. Izotz txikia egingo du, barnealdean handia.
  • Igandea, hilak 10: Elurrari dagokion abisu horia 00tik UTC 24ra UTC. Goizaldean elur-kota 0-100 metro inguruan kokatu eta arratsaldean 400 metrora igoko da. Egunaren lehenengo partean zaparrada txikiak botako ditu, Kantauri isurialdean batez ere; eguna aurrera joan ahala atertuz joango da. Izotz txiki-handia egingo du, barnealdean batez ere.
Argazkiaren iturria

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak