Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako hondartza gehienetan atzo, domeka, hasi zen udako denboraldia. Gurean hondartzarik ez, baina baditugu igerilekuak: Eskoriatzan zapatuan, hilak 14, hasi zuten udako denboraldia; Bergaran, gaur, astelehena, zabaldu dute eguzkia hartzeko berdegunea; Arrasateko kanpoko igerilekua ekainaren 13an ziren zabaltzekoak, baina ekainaren 21era arte atzeratu dute irekiera; azkenik, Oñatin eguraldi ona egiten duenean irekiko dute igerilekuko atea zelaira irteteko.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!