Uztailaren 17tik abuztuaren 24ra arte iraungo du Pertseiden meteoro jasak, baina gaurkoa izango da egun bereziena, meteoro jasak indar handiena hartuko duen eguna baita; 80-120 meteoro inguru ikusi ahal izango dira orduko.
Jatorria
Swift-Turttle kometan dute jatorria Pertseidak. Kometa horren isatsak utzitako hautsaren eremutik pasatzen da Lurra urtero sasoi honetan. Hauts hori (meteoro txikiak) Lurraren atmosferan jausten da, eta izar uxoen argiuneak sortzen dira. Iruñeko planetarioaren eta Donostiako Zientziaren Museoaren helbideetan lor daiteke informazio gehiago.