Eguraldiak guztiz baldintzatu du aurtengo Quebrantahuesos lasterketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko eka. 20a, 20:37
Euria eta hotza. Hori izan zuten atzo Quebrantahuesos lasterketa entzutetsua –205 kilometro– egin zutenek. Eguraldiak ez zuen batere lagundu eta horren ondorioz lagun askok proba ezin izan zuten amaitu.

129 lagunen izena

Aurten zozketa bidez egin dute izen-ematea; eta, ondorioz, beste urte batzuetan baino debagoiendar gutxiago egon dira irteera puntuan; hain zuzen, 129. Horietatik, baina, 75 lagun besterik ez ziren iritsi helmugara.

Lasterketa bukatu ostean Gari Arregi bergararrarekin izan ginen. Eguraldi txarraren ondorioz beste urte batzuetan baino denbora txarragoa egin zuela esan zigun. Hala ere, gustura zegoen egindako lanarekin. "Normalean eguraldi txarrarekin lasai irten behar izaten da, minik ez hartzeko. Denbora txarragoa egin arren ondo ibili naiz, beste urte batzuetan bezala", esan zuen.

Somporten, esaterako, sei gradu besterik ez zituzten izan txirrindulariek.

Debagoieneko onenak

Aretxabaletako Ibon Biteri izan da debagoiendarren artean azkarrena; haren atzetik Eskoriatzako Joseba Errasti sartu da; eta, hirugarren postuan Oñatiko Igor Kortabarria.

Treparriscos

Quebrantahuesos probarekin batera Treparriscos egiten da –90 kilometroko proba–. Quebranta-koekin alderatuta, nahiko eguraldi ona izan zuten Treparriscos lasterketa egin zutenek. "Frantzian eguraldi txarra egin du baina Espainian ez", esan zigun Andoni Iturbe oñatiarrak. Beste urte batzuetan Quebranta egin izan duen arren, aurten, neskalagunarekin egin du lehenengo aldiz Treparriscos Iturbek.

Elgetatik sei lagun joan ziren Treparriscos egitera. "Formigaleko igoera oso polita eta era berean gogorra izan da. Taldean ibili gara denbora guztian, ez gara joan denbora egitera", dio Ainara Iribar elgetarrak. Antolakuntzaz gain, Euskal Herritik joandako ikusleek emandako animuak eskertu dituzte ziklistek.

Debagoienekoen sailkapena

Aramaio

1454. Azkarate Beitia, Cesar       07:30:24   
5017. Altuna Azkargota, Esteban       10:50:04   

Antzuola

280. Txaparro Izagirre, Iker       06:39:48
3415. Aranguren Ezkurra, Asier       08:45:18
3416. Errasti Jauregi, Josu       08:45:18
3450. Arenaza, Nestor       08:46:35
5010. Aranburu Larrañaga, Asensio       10:46:46

Aretxabaleta

88. Biteri Zubia, Ibon     06:23:23   
274. Urkia Zulaika, Jon       06:39:35   
3829. Garro Ugarte, Aitor       09:05:32   
3953. Larrañaga Ortueta, Unai       09:12:04   
4227. Cillaurren Arregi, Gorka       09:29:16   
4228. Herrasti Sainz, Josu       09:29:16   
4439. Rosado Carrasco, Jesus M.       09:42:32   
4451. Gomez Zabala, Mikel       09:43:31   

Elgeta

390. Montiel Gonzalez, Manuel       09:09:53   
4804. Agirre Madariaga, Anartz       10:13:58   

Arrasate

281. Hierro Garcia, Juanjo       06:39:50
474. Martinez Remedios, Juanma       06:50:55
1729. Lasa Erle, Mikel       07:39:06
2040 Guerrero Sanz, Juan Carlos       07:49:57
2558. Landa Azurmendi, Jose Miguel       08:09:59
3133. Remon Sanchez, Manu       08:33:19
3499. Merino Santamaria, Jose Ignacio       08:48:56
4008. Iria, Jon       09:15:53
4030. Lezea Iriarte, Mikel       09:17:22
4357. Alonso Garcia, Asier       09:36:31
4358. Larrea Hermida, Iñaki       09:36:31
4359. Castillo Santamarina, Javier       09:36:36
4651. Irizar Saborido, Juan Antonio       09:58:58

Bergara

507. Zanguitu Gil, Xabier       06:52:34
535. Arregui Beraza, Garikoitz       06:54:17
1048. Aguirrezabal San Miguel, Igor       07:15:07
1053. Arana Oregi, Joxu       07:15:13
1177. Lamikiz Etxeandia, Luis Maria       07:19:27
1354. Ortiz Rodriguez, Oscar       07:26:12
1373. Goitia Zelaya, Iosu       07:27:24
1432. Igarza Iñarra, Felix       07:29:32
2160. Martin Manzanal, Jose Manuel       07:54:20
2309. Zabaleta Pais, Jose Javier       07:59:26
2810. Alberdi Unzurrunzaga, Bigen       08:20:01
2890. Marton Otamendi, Jon       08:23:18
3320. Aranburu Murguizu, Jose Ignacio       08:41:37
3546. Eguren Laskurain, Xabier       08:51:19
4018. Larrañaga Larrañaga, Gorka       09:16:45
4019. Larrañaga Retegi, Mikel       09:16:45
5104. Elkoroberezibar Umerez, Ibon       11:13:26

Oñati

116. Kortabarria Paredes, Igor       06:26:03
389. Arregi Urzelai, Aitzol       06:45:56
566. Zugasti Arregi, Jose Maria       06:55:22
1186. Perez Diez, Cayetano       07:19:58
1198. Urtaza Agirrezabal, Aitor         07:20:28
1210. Lertxundi Ugartemendia, Jose M       07:21:01
1518. Garcia Moreno, Jabier       07:33:09
1753. Gartzia Urtaza, Andoni       07:38:20
1749. Arregi Biziola, Manu       07:39:50
1936. Jausoro Murguiondo, Iker       07:45:57
2066. Zubeldia Plazaola, Miren       07:51:13
2296. Etxeberriarteun Uribetxe., Jose Luis       07:58:59
2641. Villar Umerez, Jon       08:12:30
2697. Sierra Garcia, Jose Antonio       08:15:29
2770. Laskurain Markuleta, Iker       08:18:26
2791. Maiztegi, Roberto       08:19:14
2888. Jausoro Murguiondo, Ibon      08:23:14
3086. Guridi Urcelay, Gaizka       08:31:37
3281. Axpe Ezpeleta, Patxi       08:39:41
4524. Urteaga Bikuña, Iñaki       09:49:04
4525. Martin Peralta, Ainhoa       09:49:07
4600. Txintxurreta Galdos, Juan Carlos       09:54:23
4688. Txintxurreta Igartua, Roberto      10:01:32

Eskoriatza

89. Errasti Iriarte, Joseba       06:23:24
322. Gallastegi Goikolea, Emete       06:41:27
2068. Galarraga Beitia, Iker       07:51:13
2514. Uribe Beristain, Goio       08:08:23
3952. Leturiaga Letona, Jon       09:12:03

Oharra: Argitaratu ditugun postuak sailkapen orokorrekoak dira, ez dira mailakakoak.

Iturria: www.quebrantahuesos.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak