Eguraldiak ez die aukerarik ematen Naturgas espedizioko kideei; domekara arte zain egon beharko dute

Xabier Urtzelai 2009ko urriaren 1a

Atzo argitaratu moduan, Naturgas Horbein espedizioko kideak gertu zeuden gaur goizeko eguraldi iragarpenak albiste onak emanez gero berriro ere martxan jartzeko. Baina oinarrizko kanpalekuan ez dute berri onik jaso, zapaturako hezetasun handia iragarri dute-eta.


Atzoko albistean aditzera eman genuen Naturgas Hornbein espedizioko kideak gertu zeudela bigarren saiakera egiteko. Gaur, eguena, goizean jaso beharreko eguraldi iragarpenaren zain zeuden, baina BAT fundaziotik GOIENA.NET-i jakinarazi diotenez asteburuan ez dute ahaleginik egingo, alde batera utzi dute asmo hori, azken iragarpenak ez direlako batere onak izan. Zapaturako hezetasun handia iragarri dute mendian, eta horrek elurra botako duela esan nahi du.
Eta, joan den asteburuan bizitakoak bizi ostean, mendizaleek domekan edo astelehenean jasoko duten hurrengo iragarpenaren zain geratzea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak