Eguraldi lainotsuak turista gehiago erakartzen ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 12a, 17:27
Gure ibarra ez da leku turistikoa, baina esan behar da turistarik ez dela falta izan egun hauetan gure herrietan. Batez ere, azken aste honetan egin duen eguraldi lainotsuak bisitari asko ekarri ditu gurera.

Oñatiko turismo bulegokoek esan digute, ohiko den bezala, gehienbat katalanak izan direla gure herriak bisitatu dituztenak. Eta, gaineratu digute, uztailean batez ere euskal herritarrak izan zirela bisitari gehienak.

Uztailean gora

Oñatiko turismo bulegoko datuen arabera, uztailean iazko uztailean baino 400 bisitari gehiago pasa ziren Oñatiko turismo bulegotik. Abuztuko datuak, ostera, berdintsuak direla esan digute, baina oraindik ez digute datu zehatzik eman.

Eguraldi onarekin bisitariak kostaldera joaten dira, baina eguraldi lainotsuak bisitariak Debagoiena aldera erakartzen dituela gaineratu digute.

 

Oñatiko turismo bulegoko ordutegia

Lanegunetan: 10.00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era

Zapatuak: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era

Domekak: 10:00etatik 14:00etara

Telefonoa: 943 78 34 53

Arantzazun, bisita gidatuak

Bi bisita ezberdin daude aukeran: Arantzazuko Santutegia, eta Oteiza eta Arantzazu.

Bisita gidatuen ordutegia: 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean, 16:00etan eta 17:00etan.

Telefonoa: 943 71 89 11

 

Gatzagako Gatz museoa

Abuztuan asteartetik domekara: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

Telefonoa: 943 71 47 92

Eskoriatzako Ibarraundi museoa

Felix Likinianoren inguruko erakusketa abuztuaren 31ra arte egongo da ikusgai. Museoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Telefonoa: 943 71 54 53

 

Hasi dituzte indusketa lanak Seminarioko elizan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak