Bertan behera laga dute alerta laranja

Asier Alkorta 2010eko uztailaren 8a

Azken ordua (18:15): Herrizaingo Sailak amaitutzat eman du Kantauri barnealdean muturreko tenperatura maximoei dagokien abisu laranja. Dena dela, zenbait puntutan trumoi-ekaitza bota lezake.

Dendetako erakusleihoetan eta kaleetan jantzi arinak eta sandaliak. Eguzkiaren izpien aurka, itzala eta haize egokitua. Gorputza freskatzeko bestalde, freskagarriak eta izozkiak. Eguzkitako betaurrekoek eta biserek ere funtzio paregabea izan dute gaur... hori eta gehiago ere beharrezkoa izango da gaurko bero oldeari aurre egiteko.

Badira bi aste udan sartu ginenetik, eta orain arte eguraldi aparta egin baldin badu ere, udako bero sargoria gaur sumatu dugu. Herrizaingo sailak alerta laranja ezarri du, eta ez da gutxiagorako, termometroetako merkurioa 39 graduetaraino igo baita. Hala ere termometro bakoitzak nahi izan duen tenperatura adierazi du, baina beroa denek nozitu dute ordea.

Lanean ari zen jendea bazebilen eskualdeko herrietan, nahi izan gabe ere beltzarana hartzen. Baita gerizpea bilatu beharrean, gerizpea eurak muntatzen ere. Haurrengan ere eragin du beroak, nahiz eta bakoitzak bere eran egiten dion aurre.

Edozein eratan dela ere, gomendio orokorrei jaramon eginez gero, ez da arazorik egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak