Eguraldi eskasa egiten dihardu abuztuan

Arritxu Barruso 2007ko abuztuaren 20a

Abuztua hasi denetik gutxitan izan dugu eguzkia ikusteko aukerarik . Bailaran gelditu diren herritarrak haserre dira hondartzara joan edota udako arropak janzteko aukerarik izan ez dutelako.

Soineko arinak, sandaliak, bainujantzia eta noiz edo noiz baita haizemaile edota abanikoa ere. Horrexek dira uda partean erabiltzen ditugun jantzi eta tresnetariko batzuk. Aurten ordean abaniko behar gutxi izaten ari gara abuztuan eta soineko arinak ere gutxitan jantzi ditugu. Eguraldi eskasa egiten ari da Euskal Herrian azken aste hauetan.

Gure bailaran Andaluzia edo Mediterraneo ingurura joateko aukerarik izan ez dutenek eguzki gutxi ikusi dute abuztuko egun hauetan eta haserre samar igarri ditugu.

Egia esan ez zaie arrazoirik falta abuztua hasi zenetik egun eguzkitsuak esku bakar bateko behatzekin kontatu baitaitezke. Nork esango luke abuztuan gaudela.



Esperantza omen da galdu beharreko azkena. Ia datozen bi asteotan eguzkiak gure lurrak berotzen dituen eta bainujantzia eta soineko arina hartuta hondartzara joateko aukerarik daukagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak