Egunkariaren Alde Elkarteak aurpegi ezagunak batu ditu Arantzazun auzipetuei elkartasuna adierazteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urtarrilaren 23a

Egunkariaren Alde Elkarteak deituta, hainbat aurpegi ezagun batu dira Arantzazun, "Euskal Herriaren bihotzean", 'Egunkaria'-ko auzipetuei elkartasuna adierazteko. Hala, euskal gizartearen ordezkaritza zabalaren babesa izan dute auzipetuek. Han izan dira, besteak beste, jatorrizko babes taldean parte hartu duten Pello Zabala, Xabier Arzallus, Fermin Muguruza eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia.

Ondoren, Gandiaga Topagunean, Juan Mari Torrealdaik hartu zuen hitza. Jasotako babesagatik eskerrak eman zituen, eta absoluzioa lortzeko gizartearen babesaren beharra azpimarratu  zuen.

Aurpegi ezagunak

Babes taldearen izenean Xabier Mendigurenek eta Txaro Arteagak berba egin zuten. Baina, han ziren, besteak beste: Arzallus, Garaikoetxea, Muguruza, Basterretxea, Etxenike eta Atxaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak