Eusko Jaurlaritzako Herrizango Sailak 13:00etan emandako datuen arabera, 12:00etan, orain dela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako ordu berean baino %0,9 handiagoa izan da parte-hartzea. Hain zuzen, %17,1ekoa. 2005ean, %16,2koa. Orain dela zortzi urte, berriz, %22koa.
Gipuzkoan %19,2koa izan da parte-hartzea (2005ean baino %0,7 txikiagoa), Bizkaian %16,5ekoa (+%2,14), Araban %14,91koa (+%0,52). 18:00etan emango dituzte berriro partaidetza datuak, 17:00ak artekoak.
Ezker Abertzalea
Eguna lasaia izaten ari bada ere, hainbat hauteslekuetan zaila da urrezko botoen gaineko txartela topatzea. Ezker abertzaletik baieztatu digute hauteslekuetan uzten dituzten txartelak kentzen dihardutela eta horiek behin eta berriro jartzen ibili behar direla.
Debagoienean 51.429 lagunek bozkatu ahal izango dute 20:00ak bitartean. Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 1.776.052 lagunek dute botoa emateko eskubidea.