Eguen-gizenarekin, abiatu dira Aratuste jaiak

Usoa Agirre 2009ko otsailaren 19a

Eguen-gizena da gaur, Aratusteetako lehen eguna eta zenbait tokitan hasi dira dagoeneko ospakizunetan. Hala, Eskoriatzan Urdelardero ospatu dute goizean zehar. Zirian jaki ezberdinak sartuta, kalerik kale ibili dira ikastetxeetako umeak. Eta jaiari bukaera emateko, txistor jana izan dute plazan. Eskoriatzan bakarrik ez, Bergaran ere izan dute Aratusteetako ospakizunik; izan ere, San Martin Agirre ikastetxean, azken urteotan egin ohi duten legez, Hartzaren eguna ospatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak