Lortu dute. Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo gaur, 15:45ean, iritsi dira Broad Peakeko bigarren gailurrera (8.013 metro). 13 ordu behar izan dituzte 663 metro gainditzeko mendizaleek. Orain arte inor igo ez den bidetik igo dira; hala, zortzimilako batean bidea zabaltzen duen lehenengo euskal espedizioa da Iñurrategirena.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.