Debagoienean EAk izandako alkate eta zinegotziak omendu dituzte

Txomin Madina Milikua 2009ko ots. 16a, 22:30
Eusko Alkartasunak Arrasaten egin duen ekitaldian, partiduaren sorreratik ibarrean EAren izenean zinegotzi eta alkate izan direnak eta oraindik ere badirenak omendu dituzte. Ekitaldian egon dira besteak beste, Unai Ziarreta EAko lehendakarigaia eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia.

81 izan dira guztira omenaldia jaso duten debagoiendarrak, eta guztiei ere oroigarri bana banatu zaie. Ziarretaz eta Garaikoetxeaz gain, alderdiko beste hainbat izen ezagun ere egon dira bertan: Iñaki Galdos batzarkidea, Jesus Mari Larrazabal Gipuzkoako zerrendaburua eta Onintza Lasa Gipuzkoako zerrendan bigarrena.

Ziarretak eta Garaikoetxeak hartu dute hitza ekitaldian, eta biek ere, udaletan lanean dabiltzan alderdikideen lana goraipatu dute. 

Hauteskundeen harira, Ziarretak esan du EAk beti bultzatu izan duela politikaren erregenerazio etikoa, eta beti mantendu izan dituztela euren printzipioak, alderdiaren interesen edo interes pertsonalen gainetik gizartearen interesak jarriz.

Garaikoetxearen bere aldetik, azken hilabete hauetan alderdi batzuen jarrera iruzurtia salatu du. Esan du, euren artean gauzak ondo konponduta dituzten arren, PSOE eta EAJ bipolarizazioa lortzeko saiakeran dabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak