Abertzale sozialisten hautagaitza guztiak inpugnatu ditu Estatuaren abokatuak eta ANV- Eusko Abertzale Ekintzaren 122 zerrenda, tartean Aretxabaleta eta Oñatikoak. Zapatura arte ez dute jakitera emango zein zerrenda utziko dituzten legez kanpo.
Bestalde, ez dira inpugnatuak izan maiatzaren 27ko hauteskundeetarako EAE-ANVk Debagoienean aurkeztu dituen gainerako sei zerrendak. Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Elgeta, Antzuola eta Aramaiokoak, hain zuzen.
Alegazioak
Alegazioak aurkezteko epea bihar, maiatzak 4, amaituko da 18:00etan. Zapatura arte ordea, ez dute jakitera emango zein zerrenda utziko dituzten legez kanpo.
Inpugnatzeko irizpidea
EAE-ANVren zerrenden inpugnazioa erabakitzeko irizpide bakarra
erabili duela agertu du Estatuaren abokatuak: kideen %20-30ek 2003az
geroztik Batasunarekin harremana izatea. Gainera, Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako batzar nagusietakoak daude inpugnatutako hautagaitzen
artean. Baita Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletakoak ere.