EAE-ANVren jarduera hiru urterako eten du Garzonek

Maider Arregi 2008ko ots. 8a, 13:14
Gaur eman du jakitera Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak erabakia: EHAK eta EAE-ANV alderdien jarduera hiru urtez galaraztea. Horrenbestez, bi alderdi horiek ezingo dute martxoaren 9ko hauteskundeetan parte hartu. Arrasate Irratiak Ino Galparsoro, Arrasateko alkateari erabakiaren berri eman dio eta alkateak balorazioa egin du. GOITBn elkarrizketa luzea egingo diote Galparsorori 14:45ean.

Baltasar Garzonen erabakiaren gaineko informazio gehiago Berriako albiste honetan.

Ino Galparsoro Arrasate Irratian, balorazioa

Ino Galparsorok Arrasate Irratiaren eskutik jaso du albistea. Arrasateko alkateak adierazi du ideiak ezin direla legez kanpo utzi eta "gure ideien alde egingo dugu; lurraldetasunaren eta ideien alde lanean jarraituko dugu". 

"Martxoaren 9ko hauteskundeetan presentzia izango dugu nahiz eta legez kanpokoak garela esan". Gaineratu du,  emaitza onak jasotzea espero dutela hauteslekueetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak