EAE-ANVren 122 zerrenda inpugnatu ditu Estatuaren abokatuak

Maider Arregi 2007ko mai. 3a, 19:53
EAE-ANVren 256 zerrendetatik 122 inpugnatu ditu Estatuaren abokatuak. Fiskaltzak, berriz, 110. Bestalde, ASBko zerrenda guztiak, 253, inpugnatu dituzte.

Alegazioak

Alegazioak aurkezteko epea bihar, maiatzak 4, amaituko da 18:00etan. Zapatura arte ordea, ez dute jakitera emango zein zerrenda utziko dituzten legez kanpo.

Inpugnatzeko irizpidea

EAE-ANVren zerrenden inpugnazioa erabakitzeko irizpide bakarra erabili duela agertu du Estatuaren abokatuak: kideen %20-30ek 2003az geroztik Batasunarekin harremana izatea. Gainera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusietakoak daude inpugnatutako hautagaitzen artean. Baita Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletakoak ere.

Erroldarik ez

Bestalde, Auzitegi Gorenak adierazi du ez dizkietela erroldako datuak emango inpugnatutako zerrenda guztiei, han agertzen diren pertsonen "eskubideak eta bizitza arriskuan ez jartzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak