Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkarien bisita Arantzazura

Maider Arregi 2010eko apirilaren 16a

Gipuzkoako batzar orokorretako presidente Rafaela Romero eta batzar orokorretako mahaikideak Arantzazun izan dira gaur goizean. Baketik eta Arantzazu Gaur fundazioko ordezkariekin elkartu dira batzar orokorretako kideak. Arantzazun egiten duten lana bertatik bertara ezagutu, eta bide batez lan hori gipuzkoarrei ezagutaraztea izan da batzarraren helburu nagusia.



Romerok esan du Gipuzkoak aurrera egin ahal izateko, lehendabizi ezagutu egin behar dela, bereziki etorkizuneko guneak. Arantzazu gune horietako bat dela gaineratu du batzar orokorretako presidenteak. Arantzazun kultura,  espiritua, erlijioa, ingurugiroa eta historia nahasten direla adierazi du Romerok.

Iñaki Beristain Arantzazu Gaur fundazioko ordezkariak eta Jonan Fernandez Baketikeko zuzendariak eskertu egin dute batzar orokorretako kideen bisita. Adierazi dute gipuzkoar guztiak ordezkatzen dituztela; era berean, Arantzazu ere Gipuzkoa osoaren mesederako dagoela gogorarazi dute.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak