DKS sariak, bihar Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2008ko abe. 19a, 11:40
Debagoieneko kirolari asko batuko dira bihar, zapatua, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean (18:00). Euretako asko aurpegi ezagunak izango dira, baina maila xumeagoan lehiatzen diren herriko kirolariak ere sarituko dituzte, eta baita ibarreko kirolaren alde horrenbeste lan egiten duten entrenatzaile, bolondres edota kirol babesleak ere.

Debagoieneko hainbat eta hainbat lagunek kirolaren alde egindako isilpeko lana errekonozitzeko asmoarekin jaio dira DKS sariak, eta baita herri mailako kirolariak eta elitekoak saritzeko ere; eta, biharkoa izango da lehen ekitaldia. 


Parte-hartzearekin, pozik
DKS Sariak koordinatzen dabilen Artemaneko Gorka Etxabek adierazi du gustura daudela jendearen erantzunarekin. Izan ere, gainontzeko finalistak epaimahai bidez aukeratu badituzte ere, herritarren saria debagoiendarren esku utzi dute: "La Caixako bulegoetan jarri genituen kutxetan guztira 60 boto jaso ditugu, eta Internet bidez beste 240 lagunek eman dute botoa". Hain zuzen, bi sari eskuratzeko hautagai bakarra Arrasateko atleta Zuhaitz Ezpeleta da, herritarren sariarekin batera atleta onenaren saria ere jaso dezake-eta.

Udalen sariak ere bai
Beheko zutabean daude biharko ekitaldian saria jaso dezaketen finalistak, baina eurekin batera, kontutan izan DKSko antolatzaile diren Aretxabaletako, Eskoriatzako, Oñatiko, Leintz Gatzagako, Aramaioko eta Elgetako Udalek eurek aukeratutako herritar bat sarituko dutela. Ekitaldian, gainera, Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldeak esku hartuko du.

Finalisten zerrenda:

Gizonezko kirolari onena
> Zuhaitz Ezpeleta (atleta).
> Alberto Iñurrategi (mendizalea).
> Iban Velasco (ziklista).

Emakumezko kirolari onena
> Maider Unda (borrokalaria).
> Jone Muxika (ziklista).
> Marisol Ramos (atleta).

Talde onenaren saria
> MU-Ointxe! (Saskibaloia).
> Eskoriatza (Saskibaloia).
> Oñatiko Triatloi Taldea.

Kirol babesle fidelaren saria
> ULMA
> Soraluce Koop.
> Ford Mugarri.

Kirolari anonimoaren saria

> Maria Jose Gil (atleta).
> Bixente Pagaldai (atleta).
> Patxi Gorosabel (errugbia).

Herritarren saria
> Zuhaitz Ezpeleta.
> Maider Unda.
> Fernando Zufiria.
> Reyes Azkoitia.
> Joseba Iñurrategi.

Kirol ibilbidearen saria
> Biharko ekitaldian emango dute sarituaren izena.

Entrenatzaile onenaren saria
> Biharko ekitaldian emango dute sarituaren izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak