Dispertsioaren aurkako bira Debagoienean hasi dute

Mireia Bikuña 2009ko api. 14a, 16:05
Euskal Preso politikoei aplikatzen zaien sakabanaketa politikak 20 urte bete dituela-eta, Etxeratek Dispertsioaren Aurkako Bira abiarazi du gaur goizean Eskoriatzan. Domekara arte Euskal Herriko hainbat herritan egingo dute ibilaldia dispertsioaren bukaera eskatzeko.

Goizeko 10:00etan abiarazi du Etxeratek Dispertsioaren Aurkako Bira Eskoriatzan. Eguerdian ekitaldia egin dute Arrasateko Seber Altube plazan. Bira egiten diharduten kideei ongi etorria egin diete, eta aurrreskua dantzatu dute. Ondoren Etxerateko kideek hitza hartu dute. Hasi berri duten biraren helburuak azaldu ditu Etxerateko kide Lur Pagoagak: "Euskal Herriak 20 urte daramatza sakabanaketa politika salatzen. Atsedenik gabe. Nazioartean ere, Nazio Batuen Elkarteak, besteak beste, dispertsioaren krudelkeria eta antzutasuna salatu ditu. 20 urte dira sakabanaketa politikaren hasi zirela, eta inoiz baino arrazoi gehiago daude berarekin bukatzeko".

Datuak ere aipatu dituzte: Espainiako eta Frantziako kartzeletan neurri errepresiboa aplikatzen dutenetik 21 presok eta bisita egitera joandako 16 senidek bizitza galdu dutela salatu dute. Sufrimenduarekin bukatzeko ordua dela aldarrikatu dute.

Amaiera ekitaldia

Dispertsioaren aurkako biraren lehen etapa Mutrikun bukatuko dute gaur Bergaratik pasa ondoren. Amaiera ekitaldia domekan egingo dute Durangon. Bitartean Euskal Herriko hainbat herritan eskatuko dute dispertsioaren bukaera.

Kontzentrazioa Arrasaten, egubakoitzean

Etxeratek antolatu dituen ekitaldien artean, egubakoitzean kontzentrazioa egingo dute Arrasateko Olarte kalean. 19:00etan bilduko dira sakabanaketa politika salatzeko.

Dispertsioak 20 urte, bideoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak