750.000 euro Udalek terrorismoaren biktimak iraintzen dituzten pintadak, argazkiak eta kartelak kentzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 3a, 15:10
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte terrorismoaren biktimendako iraingarriak diren pintadak, argazkiak edo kartelak kentzeko lanak finantzatzeko.

Eusko jaurlaritzak 750.000 euroko diru-partida onartu du dirulaguntza horiek finantzatzeko. Terrorismoaren biktimei laguntzeko zuzendaritzak kudeatuko du programa hori, eta interesa duten udalek bertara zuzendu beharko dituzte eskaerak. Biztanle kopuruaren araberako dirulaguntzak jasoko dituzte. 5.000 biztanle baino gutxiagoko Udalek gehienez 10.000 euro jasoko dituzte, eta 50.000 biztanle baino gehiagokoek 40.000 eurora arteko dirulaguntza lortu ahal izango dute.

Kentzera, legez behartuta

Erakunde publikoak legez behartuta daude terrorismoaren biktimendako iraingarriak izan daitezkeen pintadak, argazkiak edo kartelak kaleetatik eta hormetatik kentzera. Terrorismoaren biktimen aitorpenerako eta konponketarako legeak behartzen ditu horretara. Dirulaguntza horiek eskuratzeko fakturak, dokumentazio grafikoa eta udal ziurtagiriak aurkeztea beharrezkoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak