Proposamen zehatza da azken hilabeteotako dirulaguntzari jarraipena ematea, hau da hilean 426 euroko dirulaguntza beste sei hilabetez luzatzea. Orain arte bezala programa horren onuradunak batere diru sarrerarik ez duten langabetuak izango dira. Otsailaren 15era arteko epea zuen programak. Barikuan ministroen kontseiluak onartuko duena da dirulaguntza horien iraunaldia abuztuaren 15era arte luzatzea.