Diputazioak ez ditu A-8 autobideko ordainsariak borobilduko

Miren Arregi Amasorrain 2008ko urtarrilaren 16a

Euskadiko Auzitegi Nagusiak bidesarien biribilketak gorantz aplikatzeko ezezko erabakia hartu du. Diputazioak ez duela erabakiaren aurkako helegiterik aurkeztuko adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretako diputatu Eneko Goiak.

2007an indarrean izan diren prezioen goranzko biribilketa hauek justifikaziorik gabeak direla eta, 2008 urteko prezioak ez dira biribilduko eta prezio zehatza ordaindu beharko dute erabiltzaileek.

Hori horrela, Gipuzkoako autobideen kudeaketaz arduratzen den Bidegi enpresak, 2,5 milioi euro biltzeari utziko dio oraingo urtean. Borja Jauregik, Bidegiko zuzendariak dio, erabakiak kezka sortzen diola, izan ere, biribilketarako aukerarik egon ezean, xentimoen erabiltzeak ordainlekuetan ilarak sortuko dituela adierazi du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak