Mingain urdinaren gaitza dela-eta, urtea amaitu bitartean Gipuzkoako 165.000 ardiri txertoa jarriko diete, tartean ibarrekoei ere. Hala jakinarazi zuen eguaztenean Landa Garapenerako Departamentuko buru Rafael Uribarrenek. Kanpaina abian jarri dute dagoeneko. Txertoa jarritako lehenengo animalia horiei beste dosi bat eman beharko zaie lau asteren buruan.
Mingain urdinaren gaitzak behiei ere eragiten die, eta, beraz, haiei ere txertoa jarriko dietela azaldu zuen Uribarrenek. Kanpaina hiru aste barru hasiko da. Txertoen kostuak Diputazioak hartuko ditu bere gain.