Dentibusa Bergaran izango da asteon

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko azaroaren 2a

Ahoko minbizia prebenitzeko kanpainaren barruan etorriko da

Ahoko Minbiziaren Hautemate Goiztiarraren kanpainaren baitan Dentibusa izango da Bergaran azaroaren 5ean eta 6an, 10:30-13:30 eta 15:30-20:00 ordutegian, Fraiskozurin.
Estatu mailako kanpaina da eta helburua da herritarrak jabearaztea errebisioen garrantziaz, horixe baita prebentzio goiztiarrerako bidea. Hori horrela, Dentibusean doako errebisio eta diagnostikoak egingo dizkiote hurbiltzen diren herritarrei. Bestalde, San Martin, Mariaren Lagundia eta Aranzadi ikastetxeetara ere hurreratuko dira dentistak egun horietan,  errebisioen garrantziaz zein ahoko minbiziaz berba egiteko.

Hitzaldi informatiboa

Bihar, martitzena, hitzaldia ere egongo da Miguel Altuna institutuan ahoko minbiziaz eta prebentzioaz. Alberto Gorosabel dentistak egingo du, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak