Denak pozik Oñatiko azoka solidarioan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko abe. 12a, 20:03
Tea probatu, eskuetan henna egin edo txokolatea, kafea, lepokoak eta poltsak erosi dituzte goizean Oñatiko elkartasun azokara joan direnek. Umeek ere ondo pasa dute, jolas bat baino gehiago zeuden eurendako-eta.

Guztira, Euskal Herritik etorritako 12 erakunde elkartu dira Oñatiko plazan Elkar Hezik antolatutako elkartasun azokan. Hain zuzen ere, Pastoral Barrutiko Misio Taldea, Hermansoloña, Setem, Bubulum, Emaus Fundacion Social, Bilboko San Vicente Parrokia, Oñatiko Parrokia, 7 Udaberri, Manos Unidas, Nubi Elkartea, Activos por un mundo solidario, Interfom-Oxfam eta Egunkaria libre!

Batzuk Sahara Askatu zioten kamisetan saldu dituzte, beste batzuk Ekuador, Bolivia edo Peruko txokolate eta kafea, Egunkaria Libre plataformakoak ere bonolaguntzak eta kamisetak saldu dituzte, udaletxeko arkupetan henna egin eta egurrezko jostailuekin ibili dira gustura umeak eta gurasoak, alfonbra handi batzuen gainean. Txistorra ogitartekoak egiten ere fin aritu dira batzuk: 70 ogi behar izan dituzte eskaera betetzeko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak