Dena gertu dute Aste Santuko turistei ongietorria egiteko

Mireia Bikuña 2010ko mar. 31a, 11:52
Aste Santuko oporrak aprobetxatuz Debagoienera helduko diren turisten eskaerak asetzeko gertu daude ibarreko turismo bulegoak eta museoak. Ordutegi eta bisita bereziak izango dituzte bihartik aurrera.

Bisita gidatuak

Oñatiko Turismo Bulegokoek unibertsitatea eta parrokia ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte bihartik astelehenera arte 12:00etan eta 13:15ean; bihar, zapatuan eta domekan 17:00etan; eta egubakoitzean, 16:15ean. Gainera, Arantzazuko Interpretazio Zentroan santutegia eta Oteitzaren lana gertutik ezagutzeko bisitak egingo dituzte. Interesatuek 943 79 64 63 telefonora dei dezakete.

Bergarako bulegoak erdigune historikoa erakusteko bisitak egingo ditu. Ordua hartzeko 943 77 91 28 telefonora dei daiteke, edo turismoa@bergara.net helbidera idatz daiteke.

Eskoriatzako Ibarraundi museoa (943 71 54 53) eta Gatzagako gatz museoa (665 73 95 49)  zabalik egongo dira.

Arrikrutz kobetan (943 08 20 02) bisitak egingo dituzte egunero 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara. Astelehenean itxita egongo dira.

Arantzazuko autobusa

Bestalde, Oñati-Arantzazu autobusak etengabeko zerbitzua eskainiko du bihartik aurrera, 07:30etik 20:00etara. Oñatitik lehen autobusa 07:30ean irtengo da, eta azkena 19:30ean. Arantzazutik lehen zerbitzua 08:00etan egingo du, eta azkena 20:00etan.

Turismo bulegoen ordutegia

Bergara

  • Zabalik: martxoaren 17tik apirilaren 18ra.
  • Ordutegia: astegunak: 10:30-14:00 eta 16:00-19:00. Domekak eta jaiegunak: 10:00-13:30.

Eskoriatza

  • Zabalik: apirilaren 1etik 11ra.
  • Ordutegia: goizez: 09:00-14:00. Arratsaldez: 17:00-19:00.
  • Apirilaren 3an, 10ean eta 11n itxita.

Leintz Gatzaga

  • Ordutegia: apirilaren 1etik 5era eta aste bukaerak: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00. Gainerako egunak: 10:00-13:00 eta 16:30-20:00.

Oñati

  • Ordutegia: apirilak 1 eta 2: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Apirilak 3 eta 4: 10:00-14:00 eta 16:30-18:30. Apirilak 5: 10:00-14:00. Apirilaren 6etik 11ra ohiko ordutegian zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak