Debarroa argazki lehiaketa abian da

Arritxu Barruso 2009ko urt. 9a, 13:35
Debarroa argazki lehiaketaren hirugarren edizioa abian da. Aurkeztutako argazkien gaia Debabarrena eta Debagoienako landa ingurua izan beharko da: landa paisaia, landa inguruko biztanleak, nekazal jarduerak edo folklorea.

Debabarrena eta Debagoienako biztanleak, banaka, gelaka edo ikastetxeka parte hartu ahalko dute lehiaketan. Bakoitzak nahi duen argazki kopurua aurkeztu dezake, bai koloretan edo baita txuri beltzean. Argazkiak maiatzaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta argazkiarekin batera, orri batean, partehartzailearen datuak, herria eta telefono zenbakia ipini beharko dira, argazkiaren tituluarekin eta datarekin batera.

Hiru sari banatuko dira. Lehenengoak bideo kamara bat irabaziko du garaikur batekin. Bigarren postuan geratzen denak, berriz, argazki kamera eta garaikurra. Hirugarren saria haurren sari berezia izango da: mp4 bat eta garaikurra.

Aurkeztutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira, erakusketak edo bestelako ekimen kulturalak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak