Anoetan hasi beharrean, Madril etorbidean hasi zuten domekan egin zuten Donostiako maratoia. 2.348 korrikalarik hartu zuten parte, tartean zeuden Oñatiko, Bergarako, Arrasateko edo Antzuolakoak ere. Bergarako Bixente Pagaldaik, adibidez, orain arteko Donostiako maratoi denak korritu ditu. Datorren urtean 30 aldiz egingo du maratoi hori eta azkena izango dela dio berak.