Debagoieneko zikloturistak aurrean ibili dira Iratiko Tourrean

Xabier Urtzelai 2010eko uztailaren 5a

ESAITek antolatuta Iratiko Tourra egin dute asteburuan. Zikloturistei zuzendutako hitzordua izan da, hitzordu bikoitza, zapatuan (100km) eta domekan (125km) ibili zirelako bizikletan. Bada, Debagoieneko zikloturistak aurrealdean ibili dira. Hori bakarrik ez, Irati Olalde arrasatearrak Bagargi mendateko errekorra hautsi zuen, emakumezkotan.

Sariz beteta etorri zen Irati Olalde arrasatearra atzo Mauletik. Bertan hasi eta amaitu zituzten Iratiko Tourreko zapatuko eta domekako irteerak, eta bietan kronometratutako igoera egin behar izan zuten zikloturistek. Treparriscos proban gorputzaldi onean zegoela erakutsita –lehenengo emakumezkoa izan zen– Irati Olalde izan zen Aphanizerako (zapatuan) igoeran, eta Bagargirako (domekan) igoeran emakumezko azkarrena. Domekan, gainera, errekorra hautsi zuen, mendatea 37:15 minututan igo eta lehenagoko marka onena minutu pasatxoan hobetuz.


Irati Olalderekin batera, aipatzekoa 35 urtetik gorako kategorian Jose Mari Zugasti oñatiarrak lortutako lehenengo postua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak