Aurrekontuok urriaren 15eko batzarrean onartu zituen Euskal Finantza Publikoen Kontseiluak. Gipuzkoa osorako, 394,9 milioi euro aurreikusten dira, 57,1 milioiko (+%16,9) igoera.
Zerga-bilketa, maila baxuan
Aurreikuspen ona da, hortaz, bailarako udalendako, krisiaren eraginez zerga-bilketa gura baino txarragoa den honetan. Hala, 2009ko itxiera aurreikuspenean, 2009ko ekarpena %23,9 jaitsi dela berretsi zen. Azken hilabetean, zertxobait hobetu da zerga-bilketa, baina oraindik txikiegia izaten jarraitzen du: hala, irailaren 30era arte, zerga-bilketa likidoa %22,8 gutxitu da aurreko urtearekin alderatuta; abuztura arte, %23,1ekoa zen jaitsiera. %22,8ko murrizketa horrek bi osagai ditu: zerga-batze gordina %14,1 gutxitu izana eta itzulketak %13,9 handitu izana.
| Herria | Aurrekontua | 
|---|---|
| Antzuola | 1.169.278 € | 
| Aretxabaleta | 3.672.658 € | 
| Arrasate | 12.089.596 € | 
| Bergara | 8.199.654 € | 
| Elgeta | 602.341 € | 
| Eskoriatza | 2.240.702 € | 
| Leintz Gatzaga  | 
215.501 € | 
| Oñati | 
5.957.891 € | 
| GUZTIRA | 
34.147.621 € |