Debagoienak ez du izango stand propiorik; standak lurraldeka antolatuta daude eta gurekoak Gipuzkoakoan egongo dira. Ignaziotar Lurraldea proiektuaren barruan sartzen da Debagoiena, Urola erdia eta Urola garaiarekin batera. Aurten bederatzigarren aldiz egongo da Debagoienaren gaineko turismo informazioa Fiturren.
Ibarreko ostatu, jatetxe, ibilbide, bisita gidatu, turismo bulego eta abarren berri izango da azokan. Bederatzigarren pabilioian egongo da Debagoieneko mahaia.
Otsailaren 4ra bitartean
Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra bitartean profesionalendako egongo da zabalik: bidaia agentziak, kazetariak... Ana Heriz Mankomunitateko turismo batzordeko teknikariak esan digunez, egun horiek oso garrantzitsuak izaten dira, batez ere, kazetariekin harremanak egiteko: "Horrela, gerora, erreportajeak eta abar egiteko kontaktuak egiten ditugu aldizkarietako arduradunekin". Otsailaren 3tik 4ra bitartean, berriz, jende guztiarendako zabalik egongo da azoka. Bezero zuzenekin harremanetan jartzen dira orduan.