Debagoieneko Trikitixa Egunak badu irudia

Irati Agirreazaldegi 2009ko urtarrilaren 23a

Apirilaren 25ean izango da Antzuolan Debagoieneko Trikitixa Eguna. Egun horretarako gertatuko dituzten agirietarako eta materialetarako Aitor Divasson eibartarraren irudia aukeratu dute.

Lehiaketan sei lan jaso zituzten, "lan bikainak", antolatzaileen esanetan. Bat aukeratu behar eta Aitor Divasson Crespo eibartarraren irudia hautatu dute. Irudia erabiliko dute dokumentuetan, pankartetan, zapietan, kamisetetan…

Santa Ageda eskea

Orain, antolakuntza taldekoek apirilaren 25era bitartean lan mordoa daukate egiteko; euren esanetan, "egun polita irteteko".

Hainbat ekintza egiten dihardute dirua ateratzeko. Hurrengo hitzordua otsailaren 4an, eguaztenean, Santa Ageda bezperan izango da. Abesbatzakoekin batera aterako dira trikitilariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak