Debagoieneko liburutegia, batutako diruaz lagunduko du 'Oñati 2zirik' ekimenak

Maider Arregi 2010ko ots. 21a, 13:47
Elkartasuna oinarri, 'Oñati 2zirik' ekimeneko musika taldeek emanaldi edarra eskaini zuten zapatu iluntzean Arrasateko gaztetxean. Punk doinuek lagunduta, elkartasun giro aparta sortu zen gaztetxean. Hala, 120 lagun inguruk bat egin zuten 'Oñati 2zirik' ekimenarekin. Izan ere, bertan batutako dirua, Bergarako gaztetxean egiten ari diren Debagoieneko liburutegira bideratuko dute.

"Pozik gaude jendearen harrera ikusita. Ekimen polita eta interesgarria da. Ibarreko liburutegia izatea da gure helburua, besteak beste", azaldu digute Oñatiko gaztetxeko kideek. Drakes, Klinesa ta kakarrastua kumunzuluan, Bitz, Ez! eta Galdu arte taldeak dira 'Oñati 2zirik' ekimena osatzen duten musika taldeak. Hala ere, atzoko jaialdian Ez! taldearen ordez, Nos la suda oñatiarrak igo ziren taula gainera.

Ibarrerako liburutegia

Bergarako gaztetxean kokatuta egongo den Debagoieneko liburutegia, martxa onean doa eta dagoeneko liburu sorta edarra dutela azaldu digute arduradunek: "Dagoeneko 40 bat liburu inguru ditugu. Batzuk erositakoak dira, eta beste batzuk, aldiz, herritarrek emandakoak. Nahi duenak ere egin dezake bere ekarpena eta ekarri dezake Debagoieneko liburutegia osatuagoa izan dadin. Ondo etorria izango da". 

Kontzertu bira

'Oñati 2zirik' ekimena osatzen duten bost musika taldeak apirila bitartean emanaldiak egingo dituzte Euskal herriko txoko ezberdinetan.
Hala, martxoaren 6an Mirafuentesen, Nafarroan egingo dute hurrengo emanaldia, martxoaren 13an, Oiartzunen; martxoaren 27an Donezteben; apirilaren 17an Azpeitian; eta apirilaren 24an Oñatin.
Etxean emango duten kontzertuaz galdetuta, Oñatiko gaztetxeko kideek aurreratu digute, sorpresaz betetako emanaldia izango dela. "Apirilaren 24an etxean, Oñatin amaituko dugu bira eta berezia izango da. Ezin dugu ezer aurreratu baina ikuskizuna eta sorpresak izango dira". Ilusioa eta gogoa nagusi, 'Oñati 2zirik' diskoa astintzen jarraituko dute musikari oñatiarren apirilera bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak