Debagoieneko kirolari onenak sarituko dituzte, bigarren urtez

Julen Iriondo 2009ko abe. 9a, 16:20
Gaur aurkeztu dute Debagoieneko Kirol Sarien bigarren edizioa. Nobedade batzuk izango dira aurten: adibidez, hautagaitzarik gabe, epaimahaiak zuzenean aukeratuko ditu sarituak. Ekimena antolatzen duten udalek ere euren saria emango dute, eta herritarrek ere bai beste bat.

Sariketa honen helburua da ibarrean kirol esparruan diharduten pertsonek eta erakundeek egiten duten lana publikoki aitortzea. Abenduaren 18an egingo dute Oñatiko Santa Ana aretoan Debagoieneko Kirol Sarien bigarren edizioko sari banaketa.

13 sari emango dituzte: Oñati, Aretxabaleta, Elgeta, Leintz Gatzaga eta Aramaio, ekimena antolatzen duen herri bakoitzeko bana, eurek erabakitakoari; gainerako sariak dira 2009ko gizonezko, emakumezko eta talde onenari sariak; ibilbide, teknikari eta babesle aipagarrienei sariak; kirolari anonimoari saria; eta herritarren saria. Herritarren sarirako botoa www.kirolsariak.com helbidean eman daiteke. Hau eta udalek emango dituztenak izan ezik, gainerako sariak norentzat izango diren, besteak beste, teknikariz, kazetariz eta kirol sustatzaileez osatutako epaimahaiak erabakiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak