Debagoieneko iragarki laburrak, Euskal Herri osoan

Usoa Agirre 2008ko urr. 13a, 18:51
Euskarazko iragarki laburrak biltzen dituen Euskal Herriko ataria aurkeztu berri dute: Iragarkilaburrak.com. Denetariko azoka aurki daiteke bertan, ehunka iragarki kontsultatzeko eta norberarena sartzeko aukera eskaintzen du.

Euskarazko 23 hedabidek egin dute bat ekimen horrekin. Horien artean, Goiena, Goienkaria-ren eta Goiena.net atariaren bitartez. Berria, hainbat eskualdetan banatzen diren 6 Hitza-k eta beste zenbait tokian tokiko hedabide ere badaude proiektua bultzatu dutenen artean. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

Iragarki laburren azoka Interneten jarri du Iragarkilaburrak.com-ek, baina paperean ere banatzen da. Egubakoitzetan banatzen da proiektua bultzatu duten egunkari edo aldizkariekin batera. Goienkaria-n urriaren 24tik aurrera jasoko dute irakurleek. "Ataria Euskal Herri osokoa izanda, gure irakurle eta erabiltzaileei aukera ematen die beren eskualdetik kanpoko iragarkiak jartzeko, baita beste eskualdeetako iragarkiak kontsultatzeko ere. Hala, orain arte eskaintzen genuen zerbitzua osatu dugu" dio Eneko Azkarate Goienako Informazioaren Kudeatzaileak. Hortaz, aurrerantzean Goienkaria-n eta Goiena-net-en agertzeaz gain, Euskal Herri osoan zabalduko dira Goienako hedabideetan jartzen diren iragarki laburrak eta Goienkaria-n irakurri ahal izango dira Iragarkilaburrak.com-en argitaratzen diren Euskal Herri osoko iragarki labur edo sailkatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak