Debagoieneko I. Kultur Zirkuitua egingo dute azaroan

Miren Arregi Amasorrain 2007ko aza. 6a, 18:29
Topaguneak eta AED, Jardun, Laixan eta Loramendi euskara elkarteek elkarlanean antolatutako ekimena da. Hainbat ikuskizun antolatu dituzte ekimen honen baitan eta azaroko egubakoitzetan egingo dira, gure ibarreko herrietan.

Euskara elkarteen eta Topagunearen beraren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, Kultur Errota kultur zirkuitua antolatu dute, federazioko kide diren euskara elkarteekin batera. Hala, hiru helburu lortu nahi ditu Topaguneak:

  1. Euskarazko kultur eskaintza aberastea.
  2. Euskarazko kultura kontsumitzeko ohitura sortzea.
  3. Kulturgileen ekoizpena sustatzea.
Kultur Errotaren asmo nagusietako bat kultur eskaintza herrietara hurbiltzea da. Helburu hori lortzeko, iaz, bide berria zabaldu zuen Topaguneak, ohiko eskaintzaz gain, eskualde zirkuituak antolatuz. Eskualde zirkuitua Debagoienean egiten den lehen aldia da eta Topagunearekin elkarlanean, AED, Jardun, Laixan eta Loramendi euskara elkarteak jardun dira.

Egitaraua

Nairobitarra bidaia diaporama, Josu Iztuetaren eskutik.
Azaroak 9, 19:00etan, Aretxabaletako udaletxe zaharrean.

Piano bat bertsotan ikuskizuna, Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaranekin.
Azaroak 16, 22:30ean, Bergarako Pol-pol tabernan.

Joseba Irazokiren kontzertua.
Azaroak 23, 22:30ean, Oñatiko Gaztelekuan.

Methology izeneko lana, Igor de Quadra antzezlearekin.
Azaroak 30, 22:30ean, Arrasateko Kulturaten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak