Debagoieneko hormetatik, musikan historia egitea lortu da

Maider Arregi 2010eko urtarrilaren 23a

Debagoieneko musika lokaletan historia egin da. Izan ere, Euskal Herriko musika irauli duten talde asko ibarreko lokaletako hormak astintzen hasi ziren. Hortxe ditugu RIP, Latzen, Des-Kontrol, Gose, Amonal, Urretxindorra, Hor Konpon edota Berakatz Band taldeak, besteak beste. Horietako asko gainera, oso ezagunak Euskal Herritik kanpora. Asteleheneko Goienkarian izango duzue Debagoieneko musika lokalen gaineko erreportajea irakurgai!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak