Debagoieneko hamabi enpresa BECeko azokan, gaurtik

Mireia Bikuña 2008ko mar. 3a, 09:56
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak gaur zabalduko du, 11:30ean Makina-erremintaren Biurtekoa, Barakaldoko BECen. Guztira, 36 herrialdetako 1.761 enpresa egongo dira zapatura arte erakustazokako sei pabilioietan jarrita dauden 788 erakusmahaietan banatuta. Era berean, enpresak sei sektoretan banatuko dira: makina-erreminta; beste makina batzuk (soldadura, ebaketa eta azalen tratamendua); erremintak; piezak, osagaiak eta hornigaiak; ekoizpen-sisteman automatizazio, metrologia eta kalitate-kontrola; eta, azkenik, zerbitzuak.

Bailarakoak, hamabi

Azokan parte hartuko duten enpresen artean, bailarako hamabi egongo dira (ikus ondoko taula): Bergarako sei, Arrasateko hiru, eta Antzuolako, Elgetako eta Aretxabetako enpresa bana. Bakoitzak dagokion sektoreko azken nobedadeak erakutsiko ditu Barakaldoko azokan.

2006an baino ikusle gehiago

Makina-erremintaren Biurtekoak 25 urte bete ditu, eta antolatzaileen ustez "urteurrenarekin etapa historiko bat ixten da".

Zapatura arte luzatuko den azokan parte hartzeko 57.300 profesionalek eman dute izena, duela bi urte baino 7.300 lagun gehiagok. Era berean, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko 7.000 ikasle baino gehiago joango dira BECera. Sektoreak bizi duen "sasoi onak" makina-erremintaren azokaren oihartzuna zabaltzea espero dute antolatzaileek, duela bi urte sektorea oraindik "herren" zebilen-eta.
Bestalde, egubakoitzean, azokari bukaera emateko Makina-erremintaren Sari Nazionala banatuko da. BAI Berrikuntza Agentziak antolatzen duen sariak diseinuaren bidez berritzeko gaitasuna duten enpresak saritzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak