Izan ere, 2009ko Gipuzkoako aurrekontua, 444 milioi ingurukoa zen eta 345 milioiko likidazioa izan dute Gipuzkoako Udalek.
Debagoieneko Gipuzkoako Udalek ere, -Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati- esperotakoa baino gutxiago itzuli beharko dute; guztira, 8,5 milioi euro pasatxo.
Interesik gabeko itzulketa
Eudel eta Gipuzkoako Diputazioarekin adostutako hitzarmenaren arabera, Udalek, itzuli beharko duten diru kopuruak, ez du inolako interesik izango. Hala, 2011, 2012 eta 2013 urteen artean itzuli beharko dute itzultzeko duten diru kopurua; aipatu bezala inolako gain karga gabe eta hiru urteko epean.
2009ko herrien likidazioa
Antzuola 293.089
Aretxabaleta 907.656
Arrasate 3.077.493
Bergara 2.055.061
Elgeta 152.533
Eskoriatza 551.403
Leintz Gatzaga 50.730.
Oñati 1.498.835
GUZTIRA 8.586.804