Abenduaren 14an, 19:00etan, Debagoieneko herrietako plazetan mobilizazioak egingo dituzte eta ondoren, 21:30ean, bateratzea egingo dute Arrasaten. Horren ondoren, hango gaztetxean hitzaldia egingo dute. Bada, hurrengo egunean, hilak 15, azpiegitura horren kontra Arrasaten deituta dagoen manifestazio nazionalean parte hartzeko gonbita egin du gazte asanbladek. AHT Gelditu Elkarlanak taldeak antolatu duen manifestazioa Herriko Plazatik abiatuko da, 17:00etan. Gero, kontzertuak eta bertsolariak entzuteko aukera izango dute gaztetxera joaten direnek.