a eta ehortzitakoen artean Debagoienekoak daude. Iazko uztailean atera zituzten hobitik beste 4 biktima baina Aranzadiko adituek uste dute inguruan 20 bat daudela lurperatuta "gehienak debagoiendarra", iaz Lurdes Errasti Aranzadikko kideak emandako azalpenen arabera. Lehenago, beste 8 buruhezur atera zituzten gune hartatik, tartean Joaquin Iturrigaztelu, Eskoriatzako Maringo apaizarena eta Arrasateko emakumezko batenak zirela diote. Garaiko agiriek ere argitzen dutenez, ingur hartanm fusilatu eta ehortzitako gehienak arrasatearrak izan ziren.